Akerrek akelarrea euskal sustraiak dituen dantzarekin hasten du. Sorginak eta basoko pertsonaiak izango ditu lagun, eta, musikaren doinuan, pirueta akrobatikoak eta eskujokoak
egingo dituzte. Suak garrantzia hartuko du... pertsonaiek ikusleen nahiak jasoko dituzte, Akerrek zuzi handi batekin piztutako sutara botatzeko.
Iraupena: 35'.
Generoa: zirkua
Diziplinak: zankoak, akrobaziak, esku jokoak, su-eskujokoak, euskal dantza garaikidea.